2006/10/09

Bertze ikasturte bat...

... eta aurten gainera bertze ikastetxe bat. Bai, hiru urte Larraintzarren eman ondoren, beraz herrixka batean, berriro ikastetxe handi batera joan naiz, Burlatako Askatasunara, alegia.

Espero dut ongi egokitzea eta oraingo honetan mintegian hiru irakasle (emakumeak hirurak!)gaudenez ongi konpontzea eta enkajatzea. Lana badugu aurrean, baina beldurrik ez. Hortxe erronka. Ea ikasleen lanak laister hemen ikus ditzakegun.

Ongi izan.